Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Alkiza
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Eztabaidak

tolosa

2008-10-29

Tolosako Corazonistas eliza botatzea onartu du Udalak, bertan etxebizitzak egiteko. Zer iruditzen zaizu? Etxebizitzak egiteko erabiliko al zenuke? Botatzea beharrezkoa da? Etxebizitzak behar dira?

Jasotako mezuak:

5

Unai | 2008-12-09

Joxirekin ados!!!

4

Joxi | 2008-11-07

Eliza botatzea oso berri ona iruditzen zait, mendeetan zehar elizak herritarren kontura sekulako aberastasunak pilatu ditu eta bada garaia lapurtutakoa itzultzeko. Elizak ez du inolaz ere laguntza publikorik jaso behar eta biziraun nahi badu, autofinantziatu egin beharko du. Elizak mendeetako pribilegioei esker, herri guztietan ditu jabetzak eta nire ustez administrazio publikoek espropiazioa erabili behar dute jabetza horiek herritarrentzat izan daitezen. Tolosako kasuan, etxebizitzak egitea ez zait egokia iruditzen, ez delako zerbitzu publikorik eskainiko eta azken finean gutxi batzuen negoziorako erabiliko delako. Beraz, nire ustez, tolosar eta orohar herritar guztiek erabili ahal izango duten zerbitzu publiko bat eraiki beharko litzateke. Elizari espropiazio behartua orain!!! Lapurtutakoa herriari itzuli eta elizekin guztion artean erabaki behar dugu zer egin.

3

Idoia | 2008-11-03

Ez dago etxebizitzen beharrik, Voith saldu ezinik dabiltza eta gehiago egin? norentzat? (merkeak egingo balituzte sikiera...). Aretoak behar dira, Bonbero eta Leidorren arteko bat aproposa ikusten dut. Eta kafe antzokiarena, puntazo bat izango litzateke.

2

2008-10-31

Bilbon bezala egin behar dute eta TolosaRock bat egin, eta ez etxe garesti gehiago.

1

2008-10-31

Zergatik ez dute hor Kafe Antzoki bat egiten, edo auditorioren bat? Europako leku askotan elizak horretarako erabiltzen dituzte, kanpoko itxura aldatu gabe: akustika oso ona dute gainera. Ze behar dago pixuak egiteko? nork erosiko ditu ba?

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.