
2008-01-23 | 13:17:57
Pilota
Erniope pilota eskolak Berria Txapelketan aurrera egin du
Datorren norgehiagoka Aurrera-Saiazen aurka izango dute otsailaren 16an
Mallabiaren aurka aritu ziren alkizarrak joan den asteburuan eta beraz, lehen fasea pasa dute. Kadeteen eta nagusien partidak irabazi zituzten erraz xamar, eta gazteena, berriz galdu egin zuten 5 tanto bakarrik eginez.
Guztira 49 puntu egin dituzte, eta Mallabiakoek, berriz, 35. Otsailaren 16an Tolosako Beotibar pilotalekuan Aurrera-Saiazen aurka ariko dira Alkizako hiru bikoteak.
Asteburuan aritu diren pilotariak hauek dira: UrbietaII.a-Zinkunegi kadeteak, Urbieta I.a-Urruzola gazteak eta Axpe-Lopetegi nagusiak.
Zazpi-Itturrikoak martxoaren 1ean ariko dira oraindik zehaztu ez den pilota eskolaren aurka, baina Igorre edo Lemoa izango da.
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.