Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Alkiza
2008ko abuztuak 29, Ostirala

2007-03-21 | 16:28:13

GIZARTEA

Karbono monoxidoa arnastuta bi lagun pozoindu dira Alkizan

Tolosako Asuncion erietxera eraman dituzte ondoeziK

Argindar generadore batek karbono monoxidoa isuri du Alkizako baserri batean, eta bi lagun -74 urteko gizonezko bat eta 71 urteko emakumezko bat- pozoindu dira hura arnastuta.

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak azaldu duenez, goizeko seiak aldera ondoezik, zorabiatuta, sentitu dira bi lagun horiek. Anbulantzia bat joan da baserriraino, suhiltzaileek lagunduta. Elurra zegoen, eta hura kentzen aritu dira suhiltzaileak.

Hara iritsi direnean, isuria beheko solairuan zegoela konturatu dira, argindar generadore batek eraginda. Aipatutako bi lagunak lehen solairuan zeuden, baina haraino iritsi da gasa. Tolosako Asuncion erietxera eraman dituzte biak, ondoezik. Zenbatarainoko larritasuna duten ez dute argitu.

 

 

Jasotako erantzunak:

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.