Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Alkiza
2008ko abuztuak 29, Ostirala

2003-11-07 | 13:05:56

IRAKEN INBASIOAREN ONDORENA

AEBetako helikoptero bat bota dute Tikriten, eta barruan zihoazen sei militar hil dira

Al Jazeera telebista katearen arabera, lurretik botatako misil baten ondorioz erori da helikopteroa

AEBetako indarren helikoptero bat bota dute gaur goizean Irakeko Tikrit hirian —Saddam Husseinen sorterrian—, eta barruan zihoazen AEBtako sei militar hil dira. Al Jazeera telebista katearen arabera, lurretik botatako misil baten ondorioz erori da helikopteroa. Josslyn Aberle AEBtako militarburuak hildako sei kideak militarrak direla baieztatu du. Irakeko erresistentzia indartsuen den eremuan dago Tikrit.

Goitik behera jauzi den helikopteroa Black Hawk motakoa da, eta AEBetako iturri militarrek esan dutenez, sei militar dira hildakoak.

Joan den igandean Irakeko erresistentziak AEBetako helikoptero bat bota zuen Fallujan, erresistentziaren beste gotorlekuetako batean, eta eraso hartan, 16 soldadu estatubatuar hil ziren.

Iragan maiatzaren 1ean George Bush AEBetako presidenteak Irakeko gerra amaitutzat eman zuenetik, gutxienez 140 soldadu estatubatuar hil dira Iraken.

 

 

Jasotako erantzunak:

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.