
2008-05-17 | 17:39:24
Spinning praktikatzen, Alkizako frontoian
Kultur Astearen baitan izan da gaurkoa
2008-01-23 | 13:17:57
Erniope pilota eskolak Berria Txapelketan aurrera egin du
Datorren norgehiagoka Aurrera-Saiazen aurka izango dute otsailaren 16an
Mallabiaren aurka aritu ziren alkizarrak joan den asteburuan eta beraz, lehen fasea pasa dute. Kadeteen eta nagusien partidak irabazi zituzten erraz xamar, eta gazteena, berriz galdu egin zuten 5 tanto bakarrik eginez.
2007-03-21 | 16:28:13
Karbono monoxidoa arnastuta bi lagun pozoindu dira Alkizan
Tolosako Asuncion erietxera eraman dituzte ondoeziK
Argindar generadore batek karbono monoxidoa isuri du Alkizako baserri batean, eta bi lagun -74 urteko gizonezko bat eta 71 urteko emakumezko bat- pozoindu dira hura arnastuta.
2005-09-15 | 16:34:16
Barbara Goenagak 'Anasteszi' filman parte hartu du
Miguel Alcantud zuzendariaren esanetara aritu da aktore gaztea
Barbara Goenaga aktore alkizarrak 'Anasteszi' filman parte hartu du. Italiako Puglia herrian aritu da grabaketak egiten, Miguel Alcantud-ek zuzenduta. Aktore gaztearekin batera, besteak beste, Juan Diaz, Derek Jacobi, Angela Molina, Stefano Scandaletti eta Thomas Burke aktoreek egin dute lan. 'Thriller' motako filma da, non biolin jotzaile gazte batzuentzako antolatutako ikastaro baten atzean beste asmo batzuk ezkutatzen diren. 5,3 milioi euroko aurrekontua izan du lanak.
2004-04-14 | 12:43:29
Ikatza egiteko usadio zaharra gertutik ikusteko aukera
Txondorra igandera bitarte egongo da piztuta
Txondorra egiten ikasteko ikastaroa antolatu du Aiztondo zerbitzu mankomunitateak; atzo hasi ziren txondorra egiten eta bertan hamar gaztetxo ari dira bista kendu gabe txondorra egiten ikasten eta laguntzen. Edonor gerturatu daiteke datozen egunotan txondorra ikustera.
2004-03-05 | 12:16:03
II.Aiztondo Klasikaren aurkezpena egin zuten atzo
Aiztondo klasika izango da igandean; horren aurkezpena egin zuten atzo Alkizan probako antolatzaileak diren Aiztondoko Klasikako batzordeko eta Aizondo bailarako Udaletako ordezkariek. Ibilbidea, 142 kilometro ingurukoa izango da; 29 txirrindulari taldeek, 200 txirrindulari inguruk, hartuko dute parte txirrindu proban. Espainiako Koparako klasifikagarria izango da, gainera.
2004-01-19 | 13:25:21
Kepa Fernandez de Larrinoa:"Euskarak euskal kultura eta ondarea errepresentatzen ditu gaur egun"
Kepa Fernandez de Larrinoa antropologo alkizarrak 'Sabor de antaño: notar sobre la identidal local, actualización etnográfica y desarrollo cultural' izeneko liburua argitaratu berri du. Lan horren inguruko xehetasunak eta ondare kulturalen inguruko azalpenak jasoko dira biharko alean.
2003-11-07 | 13:05:56
AEBetako helikoptero bat bota dute Tikriten, eta barruan zihoazen sei militar hil dira
Al Jazeera telebista katearen arabera, lurretik botatako misil baten ondorioz erori da helikopteroa
AEBetako indarren helikoptero bat bota dute gaur goizean Irakeko Tikrit hirian —Saddam Husseinen sorterrian—, eta barruan zihoazen AEBtako sei militar hil dira. Al Jazeera telebista katearen arabera, lurretik botatako misil baten ondorioz erori da helikopteroa. Josslyn Aberle AEBtako militarburuak hildako sei kideak militarrak direla baieztatu du. Irakeko erresistentzia indartsuen den eremuan dago Tikrit.
Deialdiak
Esperientziaren Eskolarako izen-ematea
TOLOSA, - 2008-07-24
Jaiak
Izaskun auzoko danborradarako izen-ematea
TOLOSA, - 2008-07-23
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.